Kanpoko eragile geologikoak eta eragile meteorologikoak dira kanpoko prozesu geologikoak burutzen dituztenak.
Kanpoko prozesu geologikoek erliebea modelatzen dute. Hori gertatzeko energia beharrezkoa da.
Kanpoko prozesu geologikoen energia iturriak bi dira: eguzkiaren energia eta grabitatea.
Lau dira prozesu geologikoak:
- Meteorizazioa: harria puskatzea edo aldatzea da. Harri zatiei klastoak deritze.
- Garraioa: meteorizatutako materialak lekualdatzean datza.
- Higadura: meteorizazio eta garraioaren ondorioz sortzen den desgastea, jatorrizko harrietan eta garraiatzean ukitzen duten gainazaletan.
- Sedimentazioa: garraioa bukatu eta materialak metatzean datza.